XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ereduak berak proposatzen ditu horrelako adierazleak, eta aukera ematen digu, emakumeen ausentzia nola aldatzen den ezagutzeko.

Baina bakarrik emakumeen ausentzia azpimarratzeak, alde batera uzten ditu emakumeen presentziak.

Feminismo modernoak aukera eman zigun, emakumeen ausentzia neurtzeaz harat zihoan azterketa egiteko.

Erakutsi zen emakumeak mundu publikotik at ez zeudela, bizitzan ezer egiten ez zutelako edo gizarte leku edo rolik ez zutelako.

Aitzitik, emakumeak bestelako jardun eremutan dabiltza, mundu pribatuaren jardun eremutan, alegia.

Alabaina, zeregin horiek ez dute balorazio berdina jasotzen; emakumeek aurrera eramaten dituzten mundu pribatuko zereginak ez dira inoiz agerikoak izan eta ez da bilatu nola neurtu zitezkeen.

Izan ere, eremu honetan, gizonen ausentziaz mintza zitekeen eta kontsideratu desberdinkeria lehena dela eremu publikoari eta eremu pribatuari ematen zaizkien balore desberdinak.

Halatan bada, emakumeen ausentzia eta emakumeen presentzia neurtzeko adierazleak garatu beharko genituzke.

Azken urteotan, aurrera egin da, hain zuzen ere, politika publikoetara feminismo modernoaren eskariak sartzeko ahaleginetan eta proposamenen ardatza aldatu da, ugaltze eskubideetaz, elkarrerantzukizunaz eta etxeko lanaz mintzatzeko.

Jokatzeko modu berri honekin batera, emakumeen presentzia nolakoa den eta nola aldatzen den aztertu ahal izateko adierazleak edukitzeko aukera emanen diguten estatistikak bilatu dira.

Hortik hasi dira garatzen, esate baterako, denboraren erabilerari buruzko ikerketak, Nazio Batuek bere egin dituztelarik, bai eta beste ezaugarrien azterketa ere.

Halatan beraz, emakumeen presentzia kontuan hartzeko asmoz, politikak berbideratzerakoan ere, presentzia hau neurtzeko aukera emanen duten adierazleak garatzen hasten ari dira.

Horietako bat dugu emakumeen empowerment delakoaren gainekoa.

Botere kategoria, gizon eta emakumeen artean dagoen harremana ikusteko ere erabili ahal beharko baikenuke.

Emakumeen aurkako bereizkeriari aurre egiteko dauden politikak, birbanatze politikak dira eta horrexek bihurtzen ditu korapilatsu eta gaitz.

Berrantolatu behar baita, nola banatzen zaizkien kolektibo desberdinei, gizarteak duen funtsezko pastelaren zatiak.

Nazio Batuen Erakundeak garaturiko sustatze indizea, bide horretatik doa.

Lehen urratsa dugu, halere, zeren neurtzen duena, berriro ere baita emakumeak botere lekuetara zenbatean iristen diren.

Ez du neurtzen, ordea, ea botere harremana aldatzen ari den ala ez.

Beraz, uste dut alor honetan ere prestatu behar direla adierazle berriak.

Bereizkeriari aurre egiteko politiken eraginak ikusteko, adierazleren beharrean den beste alorra da gizartearen egituran bertan, hau da, gizartearen eremu desberdinetan, ematen den generoko dimentsioaren alorra.

Ikusi beharko litzateke nola definitzen diren zenbait rol eta gizarteko zenbait leku, femenino edo maskulino bezala.

Honek aukera emanen liguke aztertzeko ea egiten diren definizioak aldatzen ari diren eta ea desagertzen ari den horietako feminitate edo maskulinitate joera.

Azkenik, emakumeen beraien artean izan daitezkeen aldeak ezagutu beharra dago ere.

Azken urteotan ene ikerketetara sartu ditudan datuak, emakumeen belaunaldietan banaturik sartu ditut.

Hiru emakume talde bereizi ditut, ardatz gisa transizio politikoa hartuz: transizio aurreko taldea, transizio garaiko taldea eta transizio ostekoa.

Lehenean, 55 urtez goitiko emakumeak ditugu